Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andra Mari eliza

Andra Mari eliza XVI. mendearen bigarren erdian hasi ziren eraikitzen. Errenazentista da eta nabe bakarra du. Bost zatitan dago banatuta nabe hori, bigarren zatian bi kapera ireki daude, eta horrela gurutze itxura ematen diote elizari. Nabearen burua oktogonala da eta hanka parean korua dago.

Kanpoaldetik harlandu bikainaz eginda dago eliza eta dorrea handitasunez nagusitzen da, kanpandorre handia duela.

Elizak hiru sarrera ditu, nagusia bi pisuko garaipen arkua da eta atari-erretaula zoragarria du. Barruan, nabarmentzekoa da erretaula nagusia, rokoko estilokoa.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Parrokia eliza

Helbidea: Sabino Arana, s/n  - 48340  Amorebieta-Etxano
Telefonoa: +34 946 203 611 (Durangaldea) Telefonoa: +34 946 203 611 (Durangaldea)
Estilo artistikoa: Errenazentista
Garaia: XVI. mendea
Ekintzak:

Abesbatzen kontzertuak izaten dira.

Zerbitzuak: Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana