Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andra Mari eliza (Ondarroa)

Andra Mari eliza harkaitz baten gainean dago eraikita, nagusi ageri da herriaren alde zaharrean. 1462an eraiki zuten, gotiko estiloan. XVIII eta XIX mendeetan eraberritu egin zuten. Tenpluak trazeria flamingeoko leihoak ditu. Eta horiekin batera pinakuluak eta arrosetoia nabarmentzen dira kanpoaldetik. Ibaiaren ertzetik gora begiratuta, arkupe handia du elizak, antzina itsasontziak babesteko erabiltzen zutena.

Elizaren gainean, elementurik bitxienak ditu, "Kortxeleko mamuak" bezala ezagunak direnak. Borgoinar estiloko eskulturak dira, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen dutenak. Euren buruan "Leokadi" dago, kondairak dioenez, herriko alde zaharrean bizi zen eta zigor gisa harri bihurtu zuten. Ordutik elizaren gainean dago, eta herriko jaietan hortik jaisten da.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Iglesia

Helbidea: Plaza Pedro María Unanue  - 48700  Ondarroa
Telefonoa: +34 946 831 951 (Ondarroako Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 946 831 951 (Ondarroako Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa: turismobulegoa@ondarroakoudala.net
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XV. mendea
Ekintzak:

Urtean zehar musika kontzertuak egiten dira

Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana