Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ama Xantalen ermita

Ama Xantalen ermita Irungo alde zaharretik gertu dago, Estebenea ibaiaren ertzean.

Ermita garrantzitsua da, mende luzez santutegia izan baita. Egungo eraikina XIV. mendekoa dela uste dute. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta portada, berriz, isabeldar estilokoa.

70eko hamarkadan hainbat indusketa egin zituzten Ama Xantalen ermitan eta, lan horien ondorioz, erromatarren garaiko nekropoli bat eta erromatarren lehen mendeko eliza baten hondakinak aurkitu zituzten.

Museo bihurtuta, bertan topatutako aztarnak (txanponak, lanabesak, zeramika...) biltzen ditu Ama Xantalen ermitak. Horiei, gainera, Bidasoako beste aztarnategi arkeologiko batzuetan aurkitutakoak gehitu zaizkie. Erromatarren garaian egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko herri bat egon zela erakusten duten elementuak dira.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Ermita

Helbidea: Calle Ermita, 2  - 20304  Irun
Telefonoa: +34 943 639 353 (Oiasso Erromatar Museoa) Telefonoa: +34 943 639 353 (Oiasso Erromatar Museoa)
Helbide elektronikoa: info-oiassomuseo@irun.org
Garaia: Erdi Aroa (XIV. mendea)
Zerbitzuak: Haur-instalazioak / Parkea / Erakusketa-aretoa / Dendak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana