Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa | Kirol instalazioak Euskadin | Turismoa Euskadi
Joan edukira
BTT Zentroa

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa

Kanpezu-Arabako mendialdeko koadrilan kokatuta, Izki Arabako Mendialdea BTT zentroak mendiko bizikletaz gozatzeko 15 ibilbide ditu, tartean, Gasteiz eta Lizarra lotzen zuen antzinako trenaren ibilbideari jarraitzen diona. Guztira, 506 kilometro dira eta zailtasun maila ezberdina dute: berdeak (17 km), urdinak (29 km), gorriak (159 km) eta beltzak (300), ibilbide errazenetatik trebeenentzako baino ez direnetara.

Bertatik abiatzen dira ibilbideak kareharrizko mendien, soroz beteriko lautaden eta hosto zabaleko basoen inguruan. Bisitariak bizikletaz ezagutu dezake Arabako Mendialdeko aberastasun artistiko eta kulturala, haran txikien eta mendien artean, ikusgai izango ditu Erdi Aroko hiribilduak eta herri politak. Harresi eta dorreen artean, palazio eta jauretxeak kontserbatu dira, hasierako eliza eta ermitekin batera.

Harrera-gunea Urturiko golf zelaian dago eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu:

- Bizikleten alokairua. (Gomendatzen da aldez aurretik telefonoz erreserba egitea)

- GPSaren alokairua. (Gomendatzen da aldez aurretik telefonoz erreserba egitea)

- Bizikletak garbitzeko lekuak

- Aldagelak eta dutxak.

- Informazio turistikoa

- Golf zelaia

 

Kontsultatu hemen zentro honen ibilbideen track-ak:

Bide Berdea Ibilbidea (MT01) 

Aguake Ibilbidea (MT02)

Santa Luzia Ibilbidea  (MT03)

El Paseo Ibilbidea  (MT04)

Korres Ibilbidea  (MT05)

San Cristóbal Ibilbidea  (MT06)

Arrieros Ibilbidea  (MT07

Izki Ibilbidea  (MT08)

GR1 Ibilbidea (MT09)

Ioar Ibilbidea (MT10)

La Dormida Ibilbidea (MT11)

Marquijano Ibilbidea (MT12)

Igoroin Ibilbidea (MT13)

GR38A Ibilbidea (MT14)

GR38B Ibilbidea (MT15)

Datu interesgarriak

Mota
BTT Zentroa
Helbidea
Campo de Golf de Urturi Arriba, s/n., Urturi ARABA - 01119 Bernedo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia

Urte osoan zabalik Apirila-Urria: 8:30-19:00 Azaroa- Martxo: 8:30-17:00

Zerbitzuak

  • Bizikleten alokairua
  • Taberna/kafetegia
  • Beste kirol instalazio batzuk
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Elektrizitatea
  • Telefono publikoa
  • Aldagelak
  • Zaintza-neurriak

Estekak

Non