Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 

Enogastronomia

Euskadiko Jatetxeak

Villa Lucia

Produktu Cluba

Villa Lucia

Diziplina anitzeko espazioa dugu Villa-Lucía Espacio Gastronómico proiektua, bertan uztartzen baitira enogastronomia, kultura, aisia, familia turismoa eta negozioa.

 

Tradizioa eta produktuarekiko begirunea oinarri duen erretegia da jatetxearen muina. Jantokitik ikusgai den espazio honetan ikatza, entresaka-egurra, mahasti-anduiak eta xirmendua erabiltzen dute jakiak prestatzeko.

 

Jangela nagusiak aintzinako industria giroa gogora ekartzen du, egurra eta metala protagonista direla. Halaber, ospakizunak, bilerak eta bazkari intimoentzako jantoki pribatua ere badago. Biek ala biek lorategirako irteera zuzena dute.

 

Arabar Errioxako ardoa eta olioaz gain, bertako produktuak, baserrikoak eta Eusko Label bereizgarria duten jakiak dira menuaren ardatza.

 

Villa-Lucía Slow Food nazioarteko mugimenduak bermatutako Km.0 ziurtagiria duen Errioxa JDK-ko lehen jatetxea da.


Zerbitzuak: Aire egokitua / Haur-instalazioak / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Bilera-gela / Terraza / Dendak / Jangela pribatua / Upeltegia
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Ctra. Logroño, s/n  - 01300  Laguardia
Telefonoa: +34 945 600 032Telefonoa: +34 945 600 032
Faxa: 945 600 108
Helbide elektronikoa: reservas@villa-lucia.com
Edukiera: 110
Euskadi, auzolana