El Fabulista upeltegia Ardo-upeltegia Arabako Errioxa | LAGUARDIA | ARABA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

El Fabulista

Praktika Onak Produktu Cluba

Egun turismo bulegoa den Samaniego jauregiaren azpian dago El Fabulista upeltegia, eta bisitaldi turistiko eta kulturalak antolatzen dituzte. Upeltegiaren beheko solairuan bi dolare daude. Dolare horietan 2.000 pegar ekoizten dira urtero lehenego artisauen metodologiari jarraituz.

 

Gainera, mahats-mordoen txortenak aleetatik bereizteko erabiltzen den makina bat eta 1903ko dolare bat ikusteko aukera dago. Zazpi metroko sakoneran elkarrekin lotutako hiru zokogune daude.

 

Lehenengoan ardoa egiten da, bigarrenean ardo hori ondu egiten dute eta hirugarrenean, berriz, ardoa dastatzen da. Bisitaldi gidatuetan bi ardo dastatzeaz batera, ardoa egiteko prozesu naturala ikusten dute bisitariek. Gainera, ardoa saltzen dute eta 40 lagunentzako jantoki bat dago. Horretarako, baina, hitzordua hartu behar da aldez aurretik.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza San Juan, s/n - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
30 pertsona inguruko taldeak.

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jatetxea
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak