Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Arzak bisitatzea munduko gastronomiaren Olinpoan sartzea da.
Nazioartean ospe handia du Arzak jatetxeak.
Eraikina 1897. urtean altxatu zuten, upategi eta taberna izateko, eta zenbait urte geroago bazkariak emateari ekin zioten, batik bat eztei-oturuntzetarako. 1966an Juan Mari Arzakek hartu zuen jatetxea, eta goi mailako sukaldaritzaren adibide bihurtu zuen. Gaur egun Elena alaba du laguntzaile. Jatetxearen kartak plater berrien etengabeko sorkuntza islatzen du, aldi berean tradizioa bizirik mantenduz. Laborategia ere badute, eta bertan, zaporeak, egiturak eta sortze-prozesuak dira aztergai.
Bezeroen beharrizanetara egokitutako zerbitzu bikaina eskaintzen dute, eta ardo kartan jatorrizko deituradun ardorik onenak aurki ditzakegu.