Zallatik Balmasedara, Enkarterri txakurrarekin | Ibilbide turistikoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Balmaseda

Zallatik Balmasedara, Enkarterri txakurrarekin

7,6 km-ko ibilbide polita (4 ordu inguruan egitekoa), zailtasun gutxikoa eta etxe historikoez, baselizez... inguratua. Balmasedan amaitzen da, Enkarterriko hiriburuan. Garai batean, Bilbo eta Gaztela lotzen zituen errepideak zeharkatzen zuen eskualdea, Kadagoa ibaiarekin bat.

 

Ibilbide hau Euskadiko mendi eta haranetatik txakurrarekin bidaiatzeko asmoa duten pertsonentzat pentsatuta dago bereziki. Ezagutu txakurrekin egiteko beste ibilbide batzuk, dog-friendly planak eta Euskadin txakurrekin ibiltzeko jolas eremuak eta hondartzak.