1967ko abenduaren 31n egin zuen gaztelaniaz “trenico” (trentxoa) izenez ezagututako trenak bere azken bidaia. Gaur egun bide berde bihurtutako ibilbide zaharra oinez zein bizikletan egin daiteke, proiektuan parte hartu duten administrazio guztiek ingurua egokitzeko egin duten ahaleginari esker.
123,5 km dira guztira, hau da, bide berde luzeenetako eta erakargarrienetako bat. Askotariko paisaiaz gozatu ahalko du bisitariak, gune urbano eta industrializatuekin hasi eta edertasun handiko gune landatar eta naturalekin buka, tren berezi honen intrahistorian murgiltzeko aukera paregabearekin, “ferrocarril Anglo Vasco” deitutako trenbide zaharraren ibilbidean oraindik dirauten aztarnak bisitatuz eta miretsiz. Ez galdu esperientzia paregabe honetaz gozatzeko aukera.
Zuk aukeratuko duzu abiapuntua. Lizarra, Bergara, Oñati, edo Gasteiz dira abiapuntuak bide berde hau ezagutzeko. Aukera desberdinak eta tarte desberdinak, eta zure posibilitateetara hobeto egokitzen diren moduan ezagutu ahalko dituzu.