Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Handitu mapa
X

Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da, hiri handiek eta baserri giroko herrixkek osatzen duten ingurune liluragarria. Aurreneko zatia Gipuzkoako itsasertz malkartsuari dagokio, Bidasoa ibaiaren ahotik Bizkaiko mugara arte, alegia. Halere, bide aldapatsu horiek desagertu egiten dira Markina-Xemeindik Bizkaian sartzen garenean. Lurralde historiko horretan, Lea-Artibai eskualdeko eta Busturialdeko txokoak ezagutuko ditugu lehenengo, eta Enkarterriko inguru zoragarriak bisitatuko ditugu ondoren.

Etapak
Euskadi, auzolana