Ignaziotar bidea bizikletan | Ibilbide turistikoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Handitu mapa
X

Euskadiko Inaziotar Bidea oinez egiteko seinaleztatua dago, GR 120 gisa eta homologatutako marka zuri-gorrien bitartez. Gida honetan, zakuto eta guzti mendi-bizikletaz egiteko zailenak izan daitezkeen zatiak saihesteko hainbat aukera proposatuko dizkizugu. Kontuan izan zenbateko sasoi-puntua duzun zein bide egingo duzun erabakitzeko garaian. Inaziotar Bidea ez dago bizikletaz egiteko seinaleztatua. Lor ezazu GPS bat edo zure smartphonean ibilbidea markatuko dizun app bat. Ez ahaztu kaskoa, arropa islatzailea, giltzarrapo on bat, eguzkitarako betaurrekoak, eguzkitarako babesa eta bizikletan oinarrizko konponketak egiteko beharrezkoa den materiala. Kontu handiz ibili errepideko zatietan. Oinezko erromesengana hurbiltzen zarenean, mantsotu abiadura haien ondotik igarotzean.

1
2
3
4
Etapak