• Hasiera
  • Ibilbideak
  • Ibilbide bat, El silencio de la Ciudad Blanca eleberriko lekuetan barrena
Handitu mapa
X

El silencio de la Ciudad Blanca, Los ritos del agua eta Los señores del tiempo Eva García Sáenz de Urturik idatzitako trilogiaren hiru eleberriak dira, eta bertan kontatzen duen trama Gasteizen eta Arabako lurraldean garatzen da batik bat. Haren eleberriak irakurtzean, idazleak hamaika aldiz bisitatu dituen lekuetan barrena ibiliko gara; leku batzuk, idazleak berriro ere bisitatuko dituenak “harriak ukitzeko, esertzeko eta Erdi Aroan nire heren aitona-amonak nola bizi ziren imajinatzeko”. Baina ez dizkigu soilik lekuak erakutsiko, bertako paisaien gisa, haren eleberriak kontrastez beteriko arabar gizartearen erretratuak baitira. Historia, bizimodua, errituak eta ohiturak, izaera… Bide horiei jarraituko diegu Kraken pertsonaiarekin batera, Gasteizeko bizimodu baketsua hankaz gora jarriko duten eta nazioarteko hedabideen arreta erakarriko duten gertaerak ikertzeko.

1
2
3
4
5
6
Etapak
Euskadi, auzolana