Gasteizko Eraztun Berdea eta Salburua txakurrekin | Ibilbide turistikoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gasteizko Eraztun Berdea

Gasteizko Eraztun Berdea eta Salburua txakurrekin

Zure txakurrak non bizi aukeratu ahal izango balu, ziurrenik Gasteiz berdea lehenengo postuetan egongo litzateke. Hiria inguratzen duen “Eraztun Berdea” nazioartean aitortutako hirigintza-apustu handia da, parkeak, basoak, hezeguneak eta abar egoki uztartzen jakin baitu. Balio handikoa da ekologiaren nahiz paisaiaren ikuspegitik, eta biztanle guztiek gozatzeko orotariko eremuak eskaintzen ditu.