Gozatu zure txakurrarekin ibilian Gasteizko hiriaren eremurik altuenean barrena. Historiaz betetako tokia da, eta, haren zati handiena, oinezkoentzako gunea. Bi eta lau zangodun bisitarientzako ibilbide eroso bat proposatzen dizuegu, Gasteiz txakurrarekin ezagutzen hasteko ezin hobea. Zabalguneko kaleetan hasiko gara eta alde zaharrean amaituko. Erdi Aroko almendra-itxurako trazatua gorde du alde zaharrak, 8 mendean baino denbora gehiagoan. Eta, tartean, parkeak eta lorategiak, ezinbestekoak Europa osoko hiririk berdeenetako batean.