Garraiobide publikoan Bilbotik ordu erdi eskasera aurkituko ditugu Portugalete, Santurtzi eta Getxo. Hiru udalerri horiek inguratzen dute Ibaizabalen bokalearen ikuspegi aparta. Izan ere, ezkerraldean industria-jarduera nagusitzen den bitartean, eskuinaldean Getxoko portuko jarduera ludikoagoak nabarmentzen dira; adibidez, gurutzaontziak porturatzeko gunea.