Mahatsa zapalduz edo prentsatuz muztioa lortzeko harearri gaineko egitura da dolarea. Erdi Aroko mahastizaintza-egiturak dira, ardogintzako modurik arkaikoenekin lotuak. Ibilaldi bat proposatzen dizuegu hemen, txakurrarekin Bastidaren historiaren berri izan dezazuen, eta, amaitzeko, XIII. mendeaz geroztik ardoaren kulturan erabat murgildutako herri hau ezagutu dezazuen.