Handitu mapa
X

Gipuzkoa eta Araba zeharkatzen dituen San Adriango Tunelaren Bideak primeran islatzen du Euskadiren aniztasuna. Kontraste handiko ibilbidea denez, gure herria zazpi egunetan ezagutzeko parada eskaintzen du. Kostaldeko paisaiak, baso hezeak, baratze emankorrak, lehorreko lurrak, lautada amaigabeak, industria ugari dituzten herriak eta landa-paisaiak dira, besteak beste, bidean topatuko ditugun altxorrak. Hitz gutxitan esanda, erromesak aniztasun historiko, sozial, ekonomiko eta kultural ikusgarriari behatzeko aukera ezin hobea izango du. Azpimarratu beharra dago, halaber, erromatarren garaiaz geroztik, Penintsula iparraldeko komunikazio-ardatz nagusienetakoa izan dela ingurune hau.

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Etapak
Euskadi, auzolana