Handitu mapa
X

Abentura honi ekiteko orduan, bidaiariak mendiko bizikleta bat eta zakuto batzuk baino ez ditu beharko, hori eta, jakina, ongi pasatzeko eta bazter zoragarriak ezagutzeko gogoa. Ataria Naturaren Interpretazio Zentroa da ibilbidearen hasiera eta helmuga.Ibilbidea erlojuko orratzen noranzkoan egitea gomendatzen dugu, horrela sei ibilbide txikietara hurbilduko garelako, hau da, Eraztun Berdera, Vasco-Navarro Trenbide Zaharreko bidera, Ullibarri-Gamboa urtegira, Posten Errege Bidera, Donejakue Bidera, eta, berriz ere, Vasco-Navarro Trenbide Zaharreko Bide Berdera, Estibalitzeko adarrarekin bat eginez.

 

Ibilbideak eskaintzen duen guztiaz gozatzeko, 2-3 egunean egitea gomendatzen dugu, etapak zatituz zikloturista bakoitzaren gaitasunetara ahalik eta ondoen egokituta. Maturanako, Narbaizako, Araiako edo Aguraingo bitarteko herriak geldialdi ezin hobeak izan daitezke gure bidaian, gaua emateko tokiak eta zerbitzuak jartzen dituztelako gure eskura.

 

 

Gainera, ibilbidearen zati bat trenbidez komunikatuta dago, bidera azkar eta erosotasunez itzuli edo sartzeko aukera emanez.Jende mota guztietarako ibilbidea da. Aukera ugariak eskaintzen dituen Arabako lurraldean bakarka, familiarekin edo lagunekin barneratzeko aukera ezin hobea.

 

Probatu besterik ez duzu egin behar. Araban barrena bizikletan paseatzea lurraldearen historian barneratzea da. Zikloturistak kolorez betetako paisaia bat izango du bidelagun, ahaztu ezinezko bidaia batean.

 

Ibilbidearen liburuxka deskargatu: Arabako Lautadako ibilbide zikloturista handia

1
2
Etapak
Euskadi, auzolana