Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 
Handitu mapa
X

Araba natura da bete-betean, ondarea, artea eta kultura ere nonahi eskaintzen duen lurraldea. Euskadin naturgune babestu gehien dauzkan lurraldea da, eta ibar, mendi eta historiaz betetako herrien artean galtzeko inguru ezin hobea. Araba zeharkatu eta Araban barrena doazen ibilbide guztietako tarteak batuz sortu da Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia. 

 

Pedalei eraginez aurrera egingo dugu Gorbeialdeko Kuadrillatik, urtegiz betetako lurraldean barrena, Ullibarri-Ganboa inguratuz, non uraren, floraren eta faunaren deiari erantzunez bidaiaria behin baino gehiagotan geldituko den aparteko paisaia batez gozatzeko. Betidanik igarobide eta topaleku izan den Arabako Lautadako Kuadrillara hurbilduko gara. Hartan barrena doaz XV., XVI. eta XVII. mendeetan Posten Errege Bidea izan zena, barrualdeko Donejakue Bidea edo Bid Berde bihurtutako Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide zaharra. Araban barrena bizikletan paseatzea lurraldearen historian barneratzea da. Zikloturistak kolorez betetako paisaia bat izango du bidelagun, ahaztu ezinezko bidaia batean.

 

Ibilbidearen liburuxka deskargatu: Arabako Lautadako ibilbide zikloturista handia





Etapak
Euskadi, auzolana