Euskal Kostaldea
Hondartzak
Aisiarako gune bihurtu da Zugaztieta.
Meatzarien herri ohiaren inguruan, burdina erauzten zuten, baina gero meategiak ureztatu zituzten eta aintzira artifizialak dira gaur egun; arrantzan egiteko aproposak dira; ez, ordea, bainua hartzeko.
Meatze-herrixka Trianoko mendietan dago, Trapagaran udalerriaren goiko aldean, erdigunetik 7,5 kilometrora. Bihurgunez betetako errepide bati jarraituta iritsiko gara bertara. Halere, gomendagarria da Larreinetako funikularra hartzea. 1926an inauguratu zuten meatzariek lanera joateko erabiltzen zuten garraiobidea eta Bilboko Abraren ikuspegi bikainak eskaintzen ditu.
Zugaztieta Larreinetatik kilometro batera dago. Bertan, aisialdirako hainbat gune, kirol instalazioak (futbol-zelaia, frontoia...), Bizkaiko Aldundiaren aterpetxe bat eta Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa aurkituko ditugu. Azken horretan, ongi zehaztutako ibilaldien gaineko informazioa ematen dute, naturguneaz gozatzeko eta burdin-meatzeen aurriak ikusi ahal izateko.
Horrez gainera, herrian bertan, hango gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, jatetxe asko baitaude. Zugaztietan esaterako, oso ohikoa da babarrunak jatea.
Paseoak, mendi-ibiliak, arrantza, mendiko bizikleta eta zaldiketa.