Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Zierbena-Portua

Zierbena-Portua

Bizkaiko kostaldeko mendebaldean kokatuta, 100 metro luze den hondartza artifizial hau Zierbenako portuan bertan dago.

Hareatza txikia itsasbeheran ikus daiteke bakarrik. Ur bareak ditu eta hortaz, aproposa da bainua hartzeko, batez ere, haurrentzako. Udan, hainbat zerbitzu jartzen dituzte erabiltzaileen eskura; dutxak, hondartzainak, sorosleak...

Arrantzaleen giroa gordetzen du oraindik ere xarma handiko portuak. Bertan, arrantzuntziak eta aisiarako ontziak ikus daitezke, eta inguruotako jatetxe eta erretegietan txingarretan erretzen dituzten arrainen usain gozoa sumatuko dugu.

Horrez gainera, Zierbenako portuko hondartza honetan, hainbat kirol egiteko aukera izango dugu, piraguismoa eta bela, tartean.
Zerbitzuak: Taberna / Dutxak / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria: Zierbena
Ekintzak: Piraguismoa eta bela.
Sorosleen ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.
Euskadi, auzolana