Euskal Kostaldea
Hondartzak
Zarauzko hondartzak 2.500 metro ditu luzeran, eta urre koloreko harea xehea.
Ondoan, itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu osoko surflariak erakartzen ditu. Surflarien harrobi onenetakoa da Europa mailan.
Euskal kostaldeko hondartzarik luzeena da, eta urautsi asko ditu. Surfean hasteko bikaina da: bost surf eskola ditu, eta bertako surf kluba euskal kostaldeko aktiboenetako bat da. Urtean zehar txapelketa desberdinak egiten dira Zarautzen. Mendebaldetik ekialdera, honako olatu hauek nabarmentzen dira: portu parean altxatzen diren olatuak eta Argiñano (hondartzako garrantzitsuenak) eta El Canal (ekialdeko muturrean dago, eta olatu bikainak altxatzen dira bertan) guneetakoak.
Zarauzko surf giroa aparta da, batik bat Argiñano gunean eta erdigunean.
Piraguismoa, kanaberaz egindako kirol-arrantza, urpeko kirol-arrantza, urpekaritza, aeromodelismoa, kometak, haurrentzako jolasak, triatloia, kontzertuak aire librean, futbola eta surf txapelketa.
10:00-20:00.