Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Zarauzko hondartza

ISO

Zarauzko hondartza

Zarauzko hondartzak 2.500 metro ditu luzeran, eta urre koloreko harea xehea.

Ondoan, itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu osoko surflariak erakartzen ditu. Surflarien harrobi onenetakoa da Europa mailan.

Euskal kostaldeko hondartzarik luzeena da, eta urautsi asko ditu. Surfean hasteko bikaina da: bost surf eskola ditu, eta bertako surf kluba euskal kostaldeko aktiboenetako bat da. Urtean zehar txapelketa desberdinak egiten dira Zarautzen, tartean, irailean egin ohi den WQS Munduko Txapelketa entzutetsua. Mendebaldetik ekialdera, honako olatu hauek nabarmentzen dira: portu parean altxatzen diren olatuak eta Argiñano (hondartzako garrantzitsuenak) eta El Canal (ekialdeko muturrean dago, eta olatu bikainak altxatzen dira bertan) guneetakoak. Zarauzko surf giroa aparta da, batik bat Argiñano gunean eta erdigunean.

Hondartzaren ekialdeko muturrean, golf zelaitik hurbil, Iñurritzako Biotopo Babestua aurkituko du bisitariak; balio handiko gune naturala da, zalantzarik gabe. Biotopoan barrena ibilaldia egin dezakegu pasabide batetik, eta, modu horretan, padurek, itsaslabarrek eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu.
Zerbitzuak: Aterpetxea / Piraguen alokairua / Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Urpekaritza / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Hamaka / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Padurak / Megafonía / Nudista / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Aldagelak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria: Zarautz
Ekintzak: Piraguismoa, kanaberaz egindako kirol-arrantza, urpeko kirol-arrantza, urpekaritza, parapentea, aeromodelismoa, kometak, haurrentzako jolasak, triatloia, kontzertuak aire librean, futbola eta nazioarteko surf txapelketa.
Sorosleen ordutegia: 10:00-20:00.
Euskadi, auzolana