Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Euskadiko Urtegiak

Urrunagako urtegia

  • Urrunagako urtegia

Urrunagako urtegia

Urrunagako urtegia Araba eta Bizkaia artean dago, eta, Gorbeia (1.481 m) mendia atzean duela, paisaia zoragarriak inguratzen du. Urtegi gehiena Legutiano Arabako udalerriko lurretan dago; halere zati bat Otxandiokoa da. Enklabe ikusgarri hau Legutianoko erakargarri turistiko nagusienetakoa da eta, hala, aisiarekin, kirolarekin eta atsedenarekin zerikusia duten jarduerek gero eta garrantzi handiagoa dute inguru hartan. Alde batetik, bi parke daude urtegiaren ertzean, Sorgimendi eta Zabalain hain zuzen, eta horietan mahaiak, parrillak, iturriak eta haurrentzako jolasguneak aurki daitezke. Bestetik, urtegiaren iparraldean, Nazioarteko Arraunketa Eremu bat dago eta uretako hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen dute bertan. Ostalaritza sektorea nabarmen hazi da, batik bat, urtegiari esker. Legutianon, taberna eta jatetxe asko daude, eta udalerriko gainerako herrietan ere, Elosun eta Urrunagan esaterako, landetxeak eta itsaskitegiak topa daitezke. Bestalde, Bizkaiko aldean, urtegiaren zati bat inguratzen duen ibilaldia egin dezakegu. Gomilaz zubia baino lehenago, bidexka batek Mekoleta auzora garamatza, San Bernabe menditik igarota. Bidean, 1999an berriztu zuten elurzulo bat topatuko dugu. Halaber, habitat honetako uretan biltzen den hegazti eta animali multzo esanguratsuak emango digu arreta bereziki. Hain zuzen, urtegiaren mutur batean dago Mendixur Ornitologia Parkea eta Behatokia. Horrez gainera, arrantzale asko joaten dira urtegi honetara ale onenak harrapatzera.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Barbakoa / Iturriak / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Legutio

Otxandio

Ekintzak:

Arrauna, arrantza, mendi-ibiliak eta hegaztien behaketa.

Euskadi, auzolana