Euskal Kostaldea
Hondartzak
Urkuluko urtegia Gipuzkoako lurralde historikoaren barnealdean dago, Aretxabaletatik kilometro gutxira eta Kurtzebarri (1.146 m) mendiaren magalean.
Aretxabaletako naturgunerik ederrenetakoa da, atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko ezin aproposagoa. Gune lasaia ez ezik, aire librean kirola egiteko leku paregabea ere bada.
6,5 kilometroko luzera duen bidegorri batek inguratzen du urtegia, eta kirola egiteko hainbat gune daude bertan, ariketak nola egin azaltzen duten argibide-taula eta guzti. Piraguak alokatzeko aukera ere badago.
Herritar eta bisitari asko joaten dira Urkuluko urtegira, batez ere asteburuetan.
Gainera, inguru natural honetan aurkitzen dute babesa hainbat hegazti espeziek. Urtegi honek, gainera, inguruko zenbait herri urez hornitzen ditu.
Piraguak, ekitazioa, mendi-ibiliak, bizikleta, hegaztien behaketa.