Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Saturraran hondartza

  • Saturraran hondartza
  • Saturraran hondartza
  • Saturraran hondartza

Saturraran hondartza

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago Saturraran hondartza, Bizkaiarekin muga egiten duen ingurune ederrean. Olatuak indarrez iristen dira bertara. Bi haitzen forma bitxia nabarmentzen da inguru horretan. Kondairak dioenez, Satur eta Aran maitaleen itxura dute. 300 metro ditu, eta urre koloreko harea.

 

Ondoan, autoak uzteko toki zabala eta bazkariak eskaintzen dituen taberna daude. Inguruetan, gainera, kanpina eta nudistentzako gunea daude. Kirola gustuko dutenek aukera paregabea dute uretako zenbait kirol egiteko, piraguismoa eta windsurfa, esaterako.

 

Horrez gain, pasieran ibiltzeko toki paregabea da, itsasertzetik zein Mutrikuko hondartza eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar.


Zerbitzuak: Piraguen alokairua / Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Urpekaritza / Kanpina / Dutxak / Iturriak / Megafonía / Nudista / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Aldagelak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Mutriku

Ekintzak:

Windsurfa, piraguismoa, bodyboarda, kirol-arrantza kanaberaz, urpeko kirol-arrantza eta urpekaritza.

Sorosleen ordutegia:

11:00-19:00.

Euskadi, auzolana