Plentziako hondartza / Argazkia: visitplentzia.com

Plentziako hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Gorlizko hondartzaren aldamenean kokatuta, eta jende gehien hartzen duen Bizkaiko hondartzetako bat dugu.

Badia eder batean ageri da, Plentziako itsasadarreko bokalearen ondoan eta herrigunetik oso hurbil. Itsas pasealeku batek inguratzen du urre koloreko harea meheko hondartza. Ur bareak ditu eta beraz, aproposa da haurrak dituzten familientzat.

Horrez gainera, uretako hainbat kirol egiteko aukera dago bertan: windsurfa, surfa eta piraguismoa, besteak beste. Plentziako olatua aukera egokia da baldintza meteorologikoak txarrak direnean eta itsaso nahasia dagoenean. Hasiberriek eta umeek surfa ikas dezaten olatu ezin hobea da, ezkerreko olatu luze horretan maniobrak eta surfa egitea oso erraza baita.

Hondartzak urte osoan zehar irekita dauden bi surf eskola ditu.

ISO

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Surfa, boleibola, bodyboarda, piraguismoa, haurrentzako jolasak, hondartzako futbola, kontzertuak aire librean eta kometak.

Sorosleen ordutegia

11:00etatik 20:00etara.

Zerbitzuak

  • Aterpetxea
  • Piraguen alokairua
  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Kanpina
  • Surf-ikastaroak
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
  • Hondartza-boleibola
Euskadi, auzolana