Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Ogeia hondartza

ISO
  • Ogeia hondartza
  • Ogeia hondartza
  • Ogeia hondartza
  • Surf

Ogeia hondartza

Ispaster herrian dago Ogeiako hondartza basatia, Bizkaiko kostaldeko ekialdean. Hondartza atsegin eta lasaia harriz eta hareaz osatuta dago, eta, bertan, nabarmentzeko modukoa da Flysch izeneko fenomenoa, geologiaren ikuspuntutik bitxia benetan. Izan ere, kareharriak eta hareharriak buztina eta bestelako materialekin tartekatzen dira labarretan, xaflak bailiran. Hondartza txikia dugu, eta ur-laster eta itsasaldien arabera tamaina bat edo beste izaten du. Bestalde, uretan, oso ohikoa da surfistak taula gainean ikustea, olatuekin dantzatzen. Ogeia ezkerreko zein eskuineko olatuen point break bikaina da. Eskuinekoan arroketan amaitzen diren sekzio azkarrak eta tutu-formakoak nabarmentzen dira. Ezkerrekoa, aldiz, luzeagoa da, eta bertan maniobrak egitea errazagoa da. Bi metrorainoko olatuak jasan ditzake, eta hondoko itsaso handia behar du. Urpekaritza gustuko dutenek ere aukera bikaina dute hondartza paregabe honetan.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Komunak / Barbakoa / Urpekaritza / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Haur-instalazioak / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Hondartza-boleibola

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Ispaster

Ekintzak:

Bainua, eguzkia, urpekaritza eta surfa.

Euskadi, auzolana