Meñakoz hondartza (BARRIKA) | Hondartza BIZKAIA probintzian | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Meñakoz hondartza

Meñakoz hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Giro lasai eta bakartia gustuko dutenentzako aproposa da Meñakoz hondartza basatia.

Barrika eta Sopela udalerrien parte da, erdigunetik aldenduta, Sopelara daraman errepidetik gertu.

400 metroko luzera duen hondartza nudista honek hondar gutxi eta harri ugari ditu. Itsasoari irekita dago, eta surflari asko joaten da bertara, taula besapean, olatuak hartzera. Mundu mailako ospea duen olatu handia du, adituentzako bakarrik.

Eskuineko olatua da, indartsua eta hodi sekzioekin, eta 5-6 metrora surfa egiteko aukera ematen du. Itsaslabar baten aurrean lehertzen da, eta arrokek arriskutsuago egiten dute. Horrez gainera, Bizkaiko kostaldeko zati honek bisitaria liluratuta utziko duten itsaslabar berde eta malkartsuetan barrena paseatzeko aukera ematen du.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Surfa, bodyboarda eta ibilaldiak.

Zerbitzuak

  • Nudista
  • Kanpaldia egiteko debekua