Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Meñakoz hondartza

Meñakoz hondartza

Giro lasai eta bakartia gustuko dutenentzako aproposa da Meñakoz hondartza basatia. Barrikako udalerrian dago, erdigunetik aldenduta, Sopelanara daraman errepidetik gertu.

400 metroko luzera duen hondartza nudista honek hondar gutxi eta harri ugari ditu. Itsasoari irekita dago, eta surflari asko joaten da bertara, taula besapean, olatuak hartzera.

Mundu mailako ospea duen olatu handia du, adituentzako bakarrik. Eskuineko olatua da, indartsua eta hodi sekzioekin, eta 5-6 metrora surfa egiteko aukera ematen du. Itsaslabar baten aurrean lehertzen da, eta arrokek arriskutsuago egiten dute.

Horrez gainera, Bizkaiko kostaldeko zati honek bisitaria liluratuta utziko duten itsaslabar berde eta malkartsuetan barrena paseatzeko aukera ematen du.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Kanpina / Surf-ikastaroak / Nudista / Zakarrontziak / Parkinga / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Hondartza-boleibola
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria: Barrika
Ekintzak: Surfa, bodyboarda, boleibola eta ibilaldiak.
Euskadi, auzolana