Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Laidatxu hondartza

Laidatxu hondartza

Mundaka Bizkaiko udalerrian dago Laidatxu hondartza, hirigunean bertan.

Hondartza txiki eta eder honek urre koloreko harea fina du, eta uraren kalitatea oso ona da. Hortaz, leku aproposa da haurrak dituzten familientzako.

Munduko 10 olatu onenetako bat dago Mundakan. Ezkerreko olatu bikainak altxatzen dira bertan, surflari adituenentzako egokiak. Mundakako olatu ospetsuak oso baldintza bereziak behar ditu lehertzeko. Tutu-formako olatu ikusgarri eta luzea da, eta lau metro har ditzake. Gernikako itsasadarraren irteeran egonik, hondoak ez dira iraunkorrak eta urtean zehar aldatu egiten dira. Urdaibaiko Biosfera Erreserban (UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen) dago, eta euskal kostaldeko parajerik ederrenetako bat da. Nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak hartzen ditu. Horrez gainera, beste zenbait kirol egiteko aukera dago Laidatxun, piraguismoa eta windsurfa, esaterako.

Bestalde, udako denboraldian, Laida hondartzara doan ferrya hartzeko aukera daukagu, eta, modu horretan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba ederra gertutik ezagutuko dugu.
Zerbitzuak: Komunak / Taberna / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Padurak / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria: Mundaka
Ekintzak: Surfa, windsurfa, piraguismoa, palak eta ibilaldiak.
Sorosleen ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.
Euskadi, auzolana