Euskal Kostaldea
Hondartzak
Ibarrangelu Bizkaiko udalerrian dago Laida hondartza, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da.
Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Hondartzak olatu bikainak eskaintzen ditu, luzeak eta bigunak, longboardean aritzeko egokiak. Korronteak direla eta, adi egon behar dugu. Mundakako surf eskolek hondartza honetan ikastaroak ematen dituzte.
Laidako urak ez dira oso sakonak eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka, eta handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.
Surfa, windsurfa, piraguismoa, bela eta kometak.
11:00etatik 20:00etara (udan).