Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Karraspio hondartza

ISO
  • Karraspio hondartza

Karraspio hondartza

Lekeitiotik hurbilago dago Karraspio hondartza ederra, Mendexa Bizkaiko herrian kokatuta egon arren. Hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako. Surflari hasiberrientzako egokia da Karraspio. Hausteko hondoko itsaso handia behar du, eta olatuak marearen arabera aldatzen dira. San Nikolas uhartea aurre-aurrean du, eta olatuak ekialdetik lehertzen dira (noizean behien ezkerreko olatu bikaina ere altxatzen da). Halaber, Lekeitio eta Karraspio lotzen dituen errepidearen alboko itsas pasealekutik ibilaldi polita egin dezakegu, Bizkaiko kostaldeak eskaintzen digun paisaia ederraz gozatuz.


Zerbitzuak: Aterpetxea / Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Urpekaritza / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Aldagelak / Hondartza-boleibola

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Mendexa

Ekintzak:

Surfa, bela, kometa, hondartzako futbola, urpekaritza, boleibola eta kontzertuak aire librean.

Sorosleen ordutegia:

11:00etatik 20:00etara (udan). 

Euskadi, auzolana