Euskal Kostaldea
Hondartzak
Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Zumaiako Itzurun hondartza.
Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flysch izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia.
Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez. Mareen arabera aldatzen diren eskuineko eta ezkerreko olatuez gozatuko dugu. Hareazko eta arrokazko hondoak izanik, San Telmo hondartzaren ekialdeko guneak maila aurreratuagoa eskatzen du. Itsasgora dagoenean erreboteak sortzen dituen ertza eratzen da, bodyboarda gustuko dutenen gozamenerako.
Horrez gain, taberna bat dago hondartzaren alboan (uda sasoian bazkariak ematen dituzte), eta metro gutxira, berriz, ikuspegi zoragarriak dituen talasoterapia zentro bat.
Windsurfa, surfa, piraguismoa, bodyboarda, uretako motorra, urpekaritza, kirol-arrantza kanaberaz eta urpeko kirol-arrantza
10:30-19:30