Euskal Kostaldea
Hondartzak
Getxok dituen lau hondartzetako bat da Gorrondatxe.
Ez du sarbide erraza, baina guztietan garbiena da. Azkorri izenaz ere ezaguna, Getxoko erdigunetik urrun dago; ondoko herritik, Berangotik, ordea, kilometro t' erdira.
Ingurune natural paregabean dago, itsaslabar malkartsuen eta dunen artean. Harea mehea eta iluna du eta ongi hornituta dago gainera.
Hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen digu Gorrondatxe hondartzak, boleibola eta surfa, esate baterako.
Inguruetako hondartza berezienetako bat dela esan daiteke: oraindik dunen sistema propioa gordetzen du, eta beach rock hondartza da, azalera gogorrekoa. Hareatzaren mendebaldean, itsaslabarraren muturraren aurrean, dago Akanti deritzon olatua.
Ezkerreko olatu hori oso teknikoa da, eta zati desberdinak ditu, gutxi batzuk, hodi formakoak. Hiru metrorainoko olatuak jasan ditzake, eta hondoko itsaso ertaina behar du. Hondartzaren erdigunean eta ekialdean ere arrokan lehertzen diren olatu interesgarriak daude: eskuinekoa bizia da, eta ezkerrekoa, are biziagoa. Bi olatuetan garrantzitsua da haizearen eta hondoko itsasoaren baldintzak ahalik eta onenak izatea.
Aipatzekoa da hondartza honek Bandera Urdina lortu duela, Ingurumen Kalitatearen Nazioarteko Ziurtagiria, hain zuzen ere.
Surfa, boleibola, haurrentzako jokoak, boogiak eta ibilaldiak.
11:00etatik 20:00etara (udan).