Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Gaztetape hondartza

  • Gaztetape hondartza

Gaztetape hondartza

Getariako Arratoia ezizenaz ezaguna den San Anton mendiaren babesean dago Gaztetape hondartza, herriaren mendebaldean. Urre koloreko harea du. Surflari asko joan ohi da Gaztetape hondartzara ohola besapean hartuta olatuez gozatzera. Lantzean behin altxatzen den eskuineko olatua nabarmendu behar da. Horrez gainera, hondartzak aipatzeko moduko beste olatu batzuk ere baditu: arroketatik gertu altxatzen den ezkerrekoa eta itsasgora dagoenean itsasertzetik gertu altxatzen diren olatuak. Hareazko eta arrokazko hondoa du, eta mareak eramaten dituen harri zabalak. Ekialdera begira dago, eta saio bikainak egiteko aukera ematen du. Hondartza eder honek surf klub bat du. Beste zenbait kirol egiteko parada ere badago Gaztetapen: windsurfa, piraguismoa eta kirol-arrantza, besteak beste.


Zerbitzuak: Komunak / Taberna / Surf-ikastaroak / Dutxak / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Sorosleen zerbitzua

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Getaria

Ekintzak:

Surfa, windsurfa, piraguismoa, bodyboarda, uretako motorrean ibiliak, kirol-arrantza kanaberaz eta urpeko kirol-arrantza.

Sorosleen ordutegia:

10:00-20:00 (udan).

Euskadi, auzolana