Garaioko hondartzak | Arabako hondartzak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Garaioko hondartzak

Garaioko hondartzak

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Euskadin ez da nahitaezkoa itsasora hurbiltzea hondartza bikainez gozatzeko.

Gasteizetik 15 bat kilometrora, Uribarri Ganboako urtegiak barnealdeko hainbat hondartza ditu.

Hegoaldeko Garaioko eta Iparraldeko Garaioko bi hondartzak zuhaiztiz eta aisialdiko eremuz inguratuta daude; horiek Garaioko parkea osatzen dute, eta guztira 116 hektareako azalera du.

Bi hondartzak, batera hartuta, 2.600 metro luze dira. Ekainetik abuztura sorosle zerbitzua eskaintzen da, baita dutxak eta bainatzeko plataformak ere desgaitasunak dituzten pertsonentzat. Bandera urdina eman zaie uren kalitategatik, irisgarritasunagatik, erabiltzaileentzako ingurumenaren arloko informazioagatik eta osasun eta salbamendu zerbitzuak eskaintzeagatik, besteak beste.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Dutxak
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Sorosleen zerbitzua
  • Aldagelak