Fresnedoko ibai-igerilekuak (SANTA CRUZ DE CAMPEZO) | Ibaia ARABA probintzian | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Fresnedoko ibai-igerilekuak

Fresnedoko ibai-igerilekuak

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Fresnedoko ibai-igerilekuak Santikurutze Kanpezu Arabako herriaren sarreran daude, erdigunetik kilometro batera, eta A-132 Gasteiz eta Lizarra lotzen dituen errepidearen alboan.

Izki ibaiaren ertzean dago inguru hau, izen bereko parke naturaletik gertu. Bertan, naturaz gozatzeko aukera bikaina izango du bisitariak. Aisialdirako gune paregabea dago ibaiaren bi aldeetan, eta egurrezko zubi batek lotzen ditu bi gune horiek. Bertan, mahaiak, barbakoak, iturriak, saskibaloira jokatzeko kantxa eta haurrentzako jolastokiak daude. Beraz, egun atsegina igarotzeko gune aproposa da oso.

Uda garaian, taberna irekitzen dute eta bazkariak eskaintzen dituzte. Horrez gainera, bestelako zerbitzuak ere izaten dira, erabiltzaileentzako komunak eta dutxak, besteak beste.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Arrantza eta mendi-ibiliak.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Barbakoa
  • Taberna
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Haur-instalazioak
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea