Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Ereaga hondartza

ISO
Getxo Bizkaiko udalerrian kokatuta dago Ereaga hondartza, Algortako portu zaharraren eta Arriluze kai-muturraren artean, alegia. 800 metrotik gora luze den harea xeheko hondartza ongi hornituta dago, batez ere, udari begira.

Halaber, kirol jarduera asko egiteko aukera ederra eskaintzen digu hondartzak, tartean, surfa, piraguismoa, boleibola eta bela. Baina, zalantzarik gabe, Ereagan, hondartza-futbol txapelketek dute oihartzun gehien.

Hiri-hondartza da, eta batez ere ezkerreko olatuak eskaintzen ditu, laburrak eta tubularrak. Bodyboardean aritzeko ezin hobea da. Itsaso zabala behar du, eta, horregatik, olatuak ez dira oso ugariak. Bi metrorainoko olatuak jasaten ditu, eta ipar-mendebaldeko haizeaz babestuta dago. Hondartza irekietan baldintza meteorologikoak txarrak direnean eta itsaso nahasia dagoenean surflarientzako aukera egokia da Ereaga.

Ereagan dagoen beste spotari Jeffrey's esaten diote bertokoek. Eskuineko olatua da, Bilboko itsasadarren barrualdean eta Algortako Portu Zaharraren aurrean lehertzen dena. Itsaso zabala behar du lehertzen hasteko, eta urtean zehar gutxitan gertatzen da hori. Baldintzak aldekoak direnean, 3 metrorainoko olatuak jasaten ditu. Hara iristea ez da erraza: arroken artean oinez ibili behar gara, edo ibilbide luzea egin arraunean.

Aipatzekoa da hondartza honek Bandera Urdina lortu duela, Ingurumen Kalitatearen Nazioarteko Ziurtagiria, hain zuzen ere.
Udalerria: Getxo
Ekintzak: Windsurfa, uretako motorrak, piraguismoa, boleibola, surfa, boogiak, bela, haurrentzako jolasak, kontzertuak, futbol hondartza txapelketak...
Sorosleen ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Hamaka / Haur-instalazioak / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Hondartza-boleibola
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana