Euskal Kostaldea
Hondartzak
Eako hondartza izen bereko udalerrian dago, Bizkaiko ekialdeko kostaldean. Herrigunean, portu dotorearen alboan, dagoen hondartza txiki eta atsegin honek hainbat pasealeku, taberna eta jatetxe ditu inguruan.
Eguzkia hartzeko eta bainu freskagarriaz gozatzeko aukeraz gain, zerbitzu ugari ere eskaintzen dizkigu Eako hondartzak: dutxak, komun publikoak, aldagelak, bizikletak uzteko lekua, iturriak eta haurrentzako jolasgunea, besteak beste. Sorosleak arduratzen dira zaintza-lanez. Gainera, autoa uzteko lekua dago hondartzaren inguruan.
Haurrentzako jolasak, palak, arrantza, boleibola...
11:00-20:00 (udan).