Euskal Kostaldea
Hondartzak
Barrikako hondartza izen bereko herrian dago, Bilbotik 25 kilometrora.
Itsaslabar ikusgarriek inguratzen duten 600 metroko hondartza basatia da. Hareaz eta harriz osatuta dago, eta eskailera batzuk eraiki dituzte itsasoari zabalik dagoen hareatzaraino jaitsi ahal izateko. Ezaugarri horiek direla eta, surfista asko joan ohi dira bertara, baita nudismoa atsegin dutenak ere.
Barrikako hondartza nahiko ezkutatuta dago, eta marearekin desagertzen da; horregatik, arreta handiz ibili behar gara. Hareazko eta arrokazko hondoan kalitate ertaineko olatuak sortzen dira. Horietatik guztietatik ezkerreko olatu luzeak (maniobrak erraz egin daitezke) merezi du aparteko aipamena. Itsasertzean ere kontuz ibili behar gara.
Natura-ingurune paregabe eta ederrean dago.
Surfa, boogiak eta ibilaldiak.
11:00-20:00 (udan).