Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Arrietara eta Atxabiribil hondartzak

ISO
Arrietara eta Atxabiribil hondartza handi eta lasaiak Sopelan daude, bata bestearen alboan, eta ez dago mugarik bien artean. Zenbait itsaslabarrek inguratzen dituzte, eta jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen dute, surfa esaterako.

Inguruko surflarien elkargunea da Arrietara. Ospe handiko kirol-ekitaldiak hartzen ditu, tartean, IBATOUR Munduko Bodyboard Txapelketa eta ASP txapelketa desberdinak. Dozena erdi surf klub eta hiru surf eskola ditu. Aipatzekoa da hondartzan beach break erako olatu ezberdinak daudela. El Pasillo harearen eta arroken gainean lehertzen den ezkerreko olatu luzea da, bertikala. Sope atrás izenekoa ere ezkerreko luzea da, itsasbehera dagoenean bakarrik azaltzen da, eta olatu horren gainean zutik jartzea (surflariek take off esaten diote) zaila izaten da. Larrabasterra gunean ezkerreko eta eskuineko olatu bikainak altxatzen dira, batik bat, marea ertaina eta itsasgora dagoenean, eta El Surf olatua ere nabarmendu behar da. Olatu horiek guztiak marea eta hondoko itsaso desberdinekin sortzen dira. Arrietara ipar-mendebaldera begira dago, eta itsaso zabala hartzen du.

Atxabiribil, El Peñon izenaz ere ezaguna, arroketan lehertzen diren olatuen gunea da. Marea edozein dela ere surf egitera joan gaitezke, eta ezkerreko nahiz eskuineko olatuak hartzen ditu. Azken horiek, hondoko itsasoaren norabidearen araberakoak, erakargarriagoak direla esan daiteke. Atxabiribilen kirol-ekitaldi entzutetsuak egiten dira, hala nola ASP Europako Zirkuituko Projunior proba, eta olatu ugari egoten da. El Sitio deritzon olatua handik hurbil dago; ezkerreko point break gunea, itsasbehera dagoenean bi metrorainoko olatuak jasan ditzake.
Udalerria: SOPELA
Ekintzak: Surfa, boleibola, umeentzako jolasak eta pasealekuak.
Sorosleen ordutegia: 11:00-20:00.
Zerbitzuak: Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Aldagelak / Hondartza-boleibola / Komunak / Taberna / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Megafonia
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana