Euskal Kostaldea
Hondartzak
Lemoiz udalerriko marinel-auzo txikia dugu Armintza. Izen bereko hondartza benetan xarmangarria da, eta bertan olatu bitxiak dira nagusi.
Hondoko itsaso ertaina dagoen egunetan, itsaslabarren gunean, eskuineko olatu bat altxatzen da. Hara iristeko arrantza-portutik arraun egin beharko dugu. Bestalde, hondoko itsaso handia dagoenean A-frame motako olatu bat altxatzen da.
Olatu hori hartzea ez da erraza, eta surflariak olatura heltzeko laguntza behar izaten du. Itsaso nahasiko egunetan, halaber, kai-muturrean eskuineko olatu bigun bat -umeentzako bikaina- lehertzen da. 250 metro ditu luzeran, eta harriz eta hondar ilun eta lodiz osatuta dago. Urpekaritza eta arrantza atsegin duen jendea joaten da, batez ere, Armintzako hondartzara.
Urpekaritza, arrantza eta surfa
11:00-20:00.