Antilla hondartza (ORIO) | Hondartza GIPUZKOA probintzian | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Antilla hondartza / Argazkia: sansebastianregion.com

Antilla hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Antilla hondartza, Orioko hondartza nagusia,  ingurune paregabean dago, Oria ibaiaren bokalearen ondoan eta Kukuarriren, itsasoraino malda malkartsuak dituen mendiaren, babesean.

1997an berriztatu zuten hareatza, eta 3.500 metro koadro ditu egun.

Alboan, haurrentzako jolastokia duen parke ederra, kanpina eta itsas-pasealekua daude. Horrez gain, hiru jatetxe daude hondartzaren sarreran, askotariko jakiak dastatzeko. Arrantzan aritzea gustuko dutenentzako leku aparta da, baita uretako beste zenbait kirol egiteko ere, surfa, piraguismoa eta windsurfa, besteak beste.

Olatu ezberdinak eskaintzen ditu. Guztien artetik, kai-muturraren ondoan noizean behin lehertzen den ezkerreko olatua nabarmentzen da. Hondartzaren erdigunean gehiagotan lehertzen diren olatuak daude, eskuinekoa ezkerrekoa baino ikusgarriagoa izanik. Hondartzan surf klub bat ere badago.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Windsurfa, surfa, piraguismoa, haurrentzako jolasak, bodyboarda, uretako motorra, urpekaritza, kirol-arrantza kanaberaz eta urpeko kirol-arrantza.

Sorosleen ordutegia

10:30-19:30.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Kanpina
  • Surf-ikastaroak
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua