Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Zeberio

  • Olabarrietako Santo Tomas eliza
  • Zeberioko ermita
  • Udaletxea

Zeberio

Izen bereko haranean aurkitzen da Zeberio, Bizkaiko Arratia eskualdean, hain zuzen ere.

 

Baserri giroa eta naturaren alderik paregabeena ezin hobeto uztartzen ditu eta Bilbotik 20 bat kilometrora dago, Gorbeiako Parke Naturalaren magalean. Hala, hiri handien zaratatik ihes egin nahi duen edozeinentzat babesleku bikaina da Zeberio. Han-hemenka dauden auzo txikiek osatzen dute udalerria eta horietatik, Zubialde da erdigune zibil eta administratiboa. Zeberiok Gorbeiako Parke Naturaletik duen gertutasunagatik ibilbide eta paseo ederrez gozatzeko aukera ematen dio bisitariari. Horrek, nekez berdindu daitekeen aberastasun bat ematen dio herriari.

 

Elizak eta ermitak

Natura aberastasun ukaezinari erlijio-arkitektura oparoa gehitu behar diogu, makina bat eliza eta ermita bisita ditzakegu eta. Besteak beste, Olabarrietako Santo Tomas eliza gotiko-errenazentista nabarmentzen da. XVI. mendeko arkitektura bizkaitarraren lanik bikainenetakoa da. Atari ikusgarria eta enkatxoa, eta harri txikiz egindako zorua gailentzen dira beste ororen gainetik. Duela gutxi eraberritu duten Zeberioganeko Andre Mariaren santutegiak, berriz, bere edertasuna gehitzen dio ingurune menditsu eta isolatuari. San Antonio baseliza ostera; antzinako bideetan eraikitzen zituzten tenpluen (Bizkaian santutxo izenaz ezagunagoak) erakusgarri argia da.

 

Bestalde, Zeberiok jai-egitarau oparoa du. Udalerriko auzoetan festak ospatzen dituzte eta horien artean, San Antolin jaiak, herriko zaindariaren omenez irailaren hasieran Zubialden antolatzen dituzten festak, dira ezagunenak.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

47.10

Biztanle-kopurua:

1078

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana