Helmuga turistikoak
Herriak
Arabako udalerri txiki honek ondare historiko, artistiko eta kultural aberatsa dauka.
Gure bisita hasteko, Lazarragatarren jauregi ederra ikusiko dugu, XVI. mendekoa. Gaur egun, bertan dago Eskualdeko Museo Etnografikoa, non ikusgai dauden inguruko kultura eta historia, hainbat edukiren bidez: tokiko fauna eta landaredia, eskulangintza elementuak... Nabarmentzekoa da, halaber, Larreatarren jauretxea.
Elizak, ermitak eta Erdi Aroko zubiak
Horrez gain, hainbat eliza eta ermita daude Zalduondon, udalerrian zehar barreiatuta. Espiritu Santuaren ermita, adibidez, San Adrian kobazuloan dago; San Julian eta Santa Basilisa baselizak, ostera, Aistra inguruan daude, antzina erromatarren herrixka izan zen lekuan.
Merezi du, era berean, Erdi Aroko Zubizabal eta Txaroste zubiak ikustea eta horien inguruetan zehar ibilaldi ederrak egitea.
Zalduondoko Inauteriak dira bertako jai nagusiak. Kaldereroak eta Markitos panpina, udalerriko inauterietako pertsonaia nagusia, ikusteko aukera dute bisitariek egun horietan.