Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Villabuena

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Villabuena, Guardia-Arabako Errioxako Koadrilan. Herrera errekaren alde bietan hedatzen da herrigunea. Mahastiek marrazten dituzten paisaia zabalak eta lurzoru lauak dira nagusi udalerriko gainerako herrietan.

Nabarmentzeko moduko eraikin dotoreak ageri dira Villabuenako erdigunean. Besteak beste, Indianoarena eta Solanako Markesarena bezalako jauretxeak ikus ditzake bisitariak.

XVI eta XVIII. mendeen artean eraiki zuten San Andres parrokia ederrak ere aipamen berezia merezi du, baita erromatarren garaiko aztarnak gordetzen dituen San Torcuato eta Andre Mariaren baselizak ere.

Arabako Errioxako gainerako udalerrietan bezala, ardoaren kultura oso errotuta dago Villabuenan eta, beraz, ezinbestekoa da inguruko upeltegiak bisitatzea ardoa nola egiten duten ikusteko.

Amaitzeko, maiatzaren 15ean eta azaroaren 30ean ospatzen dituzte herriko jai nagusiak, San Torcuatoren eta San Andresen omenez.
Hedadura: 8.5
Biztanle-kopurua: 316
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana