Orexa | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gurutze Santuaren parrokia-eliza

Orexa

Helmuga turistikoak

Herriak

Landa izaera nabarmenekoa da, eta mendi berdez inguratuta dago. Hala, Orexa dugu Gipuzkoan biztanle gutxien dituen udalerrietako bat. Tolosatik kilometro gutxira dago, Nafarroarekin muga eginez. Bertako hirigunea nahiko txikia da, eta baserri ederren multzoak osatzen du ikuspegia. Landa giroko herria da Orexa.

 

Gipuzkoan biztanle gutxien dituzten udalerrietako bat da. Erdigunea bera ere txiki samarra da. Plaza nagusian, udaletxearekin egingo dugu topo. Harriz eta harlangaitzez egindako paretak ditu eta aurrealdeko horman lau arkuko ataria ageri du. Gurutze Santuaren parrokia handik oso gertu dago. XVI. mendeko eliza da eta hainbat fasetan handitu zuten. Dorre karratu bat dauka. Barruan, berriz, erretaula errenazentista bat gordetzen du. Udaletxearekin eta elizarekin batera, hainbat baserrik osatzen dute herrigunea. Horien artean, Iriarte etxea nabarmenduko dugu, bertan jaio baitzen Orixe, euskal literaturaren historian bere izena letra larriz idatzita utzi zuen olerkari eta idazle bikaina.

 

Elementu arkitektonikorik esanguratsuenei erreparatu ostean, ingurune naturalak eskaintzen dituen panoramika ikusgarriez goza dezakegu. Udalerriaren goiko aldean barrena, Aralar mendilerroa, Ernio (1.075 m) mendia eta Araxes harana ikus ditzakegu, besteak beste. Ezbairik gabe, Orexa leku paregabea da atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko.

Datu interesgarriak

Hedadura
5.80 Km
Biztanle-kopurua
123

Ekitaldiak