Oion

Oion

Helmuga turistikoak

Herriak

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Oion, Guardia-Arabako Errioxako Koadrilan, Nafarroatik eta Errioxatik oso gertu.

Hiru herrik osatzen dute udalerria, Gorrebustok, Labrazak eta Oionek.

Azken horixe da udalerriko auzoburua, bertan baitaude zerbitzu gehienak. Armarridun eraikin dotoreak ikus ditzakegu Oiongo kaleetan, Portuko markesaren eta Buretako kondearen jauregiak esaterako.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza ere deigarria da oso. XV eta XVI. mendeen artean eraikitako portada gotiko ikusgarria dauka. Elizaren dorrea ere bikaina da eta "El Giraldón"deitzen diote.

Labraza eta Gorrebusto

Bestalde, Labrazan nabarmentzeko modukoa da herrixka inguratzen duen harresia. Muino baten gainean eraiki zuten Erdi Aroan herri txiki hau. Harresiaren barruan, karrika estuei jarraikiz, San Migel elizara iritsiko da bisitaria. Tenpluaren hormetako batek harresia osatzen zuen. Azkenik, Gorrebuston, armarridun etxeak eta Arabako Errioxako elizarik berriena (XIX. mendea) aurkituko ditugu.

Katxia, Oioneko pertsonaia

Katxia (kolore askotako jantzia daraman pertsonaia) da urtarrilaren 22an San Bixente eta San Anastasioren omenez eta abuztuko azken asteburuan egiten dituzten jaietako protagonista nagusia duela hiru mendetik. Urtero, erritual bera errepikatzen dute. Katxia elizako portikoan iraulkatzen da lurrean, herriko bandera haren gainean astintzen duten bitartean. Ikuskizun hori udaletxe parean errepikatzen dute. Abuztuan, berriz, Katxiaren jaitsiera egiten dute; herrian oso errotuta dagoen tradizioa da.

Datu interesgarriak

Hedadura
45.20 Km
Biztanle-kopurua
3,372

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana