Helmuga turistikoak
Herriak
Larre eta mendi berdeak zeharkatuz, Muxikara iritsiko gara. Han, bertako auzoetan barrena ibiliko gara eta udalerri horren kultura eta ondare historiko zabalean murgilduko gara. Gure ibilbidea San Roman auzoan hasiko dugu; han, Muxikako dorretxe ospetsua bisitatuko dugu, XVI. mendekoa. Haren inguruan dago San Roman ermita ederra; eraikin erromanikoa da, eta landako arkitektura erlijiosoaren adibide bikaina.
Zugastieta auzoan Etxezarreta jauregia eta Olabarri errota bisitatu ondoren, Erdi Aroko Andre Maria elizara joko dugu. Handik gertu, Unda herrixka ederra dago. Undagoitia eta Undajauregi bezalako Erdi Aroko baserriek egiten dute hain interesgarri.
Astoagana, Erdi Aroko galtzadarik zaharrena Bizkaian
Maguma auzoan, bestalde, balio historiko handiko elementu ugari daude, San Lorentzo baseliza barrokoa, kasu. Gainera, Muxika ingurune natural ezin hobean dago, bista ikusgarriez gozatzeko leku dotorean. Horien artean, Astoaganako galtzada azpimarratu daiteke. Maguma auzoan dago eta Bizkaian dagoen Erdi Aroko lekurik zaharrena izateaz gain, ondoen mantentzen dena ere bada.
Muxikan, gainera, hainbat jai ospatzen dituzte urtean zehar. Garrantzitsuenak, ordea, abuztuaren 9an izaten dira, San Romanen omenez.